2006- 04- 3

ORDIZIAKO GAZTETXEAREN XX.URTEMUGA

Filed under: KONTZERTUAK

Aste bukaera honetan parranda itzela egon da Ordizian gaztetxearen 20.urteurrena dela eta. Esate baterako, datorren larunbatean, gaztetxean bertan, KAOTIKO musika talde ezagunaren emanaldia izango da. Aste osoan zehar ekintza anitz egongo dira.emoticon

 

2006- 02- 3

PEIO RAMIREZ ORDIZIAN

Filed under: KONTZERTUAK

Ostiralean Ordiziako herri antzokian Peio Ramirez herritarra izango da ikusgai bere abesti berriekin. Bere disko beriarekin datorkigu gogo biziz eta dena emateko prest. Jendeari gustatuko zaion itsaropenez izango da gaur oholtza gainean.

2005- 11- 4

BEASAINGO GAZTETXEAN KONTZERTUAK

Filed under: KONTZERTUAK

Askotan izaten dira kontzertuak beasaingo gaztetxea. Larunbat honetan, esaterako, SORKUN, NEUBAT ETA POTEMKIN taldeak izango dira zuzenean entzungai. Gerturatuz gero musika ona eta giroa ziurtaturik izango dituzue. Beraz, animatu !!!!

2005- 10- 21

KUKUMA ORMAIZTEGIN

Filed under: KONTZERTUAK


Larunbat gauerako ez duzula planik eta juerga gogoz zaudela???

Ormaiztegin giro paregabea ziurtaturik dago. Goizaldeko 00:00 etatik aurrera kontzertuak izango baitira. Horietako bat KUKUMA talde euskaldunarean emanaldia izango da. Beraien diska berria eskeiniko dute, jadanik salgai dagoena. Beraz anima zaitez eta ez esan ez dagoela juergarik goierrin!!!!!

HARTU ARTEREN DISKA BERRIA

Filed under: KONTZERTUAK

Hartu Arte musika talde legazpiarrak kaleratu berri duen diska, web orri batean dohainik jaitsi ahal izango duzu. Aukera paregabea da gazte hauen musika entzun eta ezagutzeko.

Web honetan diskaz gain taldeari buruzko informazio zabala egongo da: historia, argazkiak, kontzertuak, foroa, iritziak… Diska erosteko salmenta guneak ere jartzen ditu gazte hauei diska erosiz laguntzeko.

Zuzenean ikusteko irrikaz bazarete, Eibar, OƱati eta Lizarran egongo dira laister eta larunbat honetan Durangoko gaztetxean Ke Os Jodan taldearekin batera. Animatu eta hurbildu gertu bazabiltzate, giro ederra egongo baita!!!






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here