2006- 05- 8

ERDI AROKO AZOKA ORDIZIAN

Filed under: EKITALDIAK

Urteroko ohiturei jarraituz, aurten ere Ordiziako kaleak erdi aroz jantziko dira. Ordiziako bandak alaituko du giroa eta hainbat puesto egongo dira erdi aroko produktuak saltzen. Hamargarren edizioa du aurtengoa herri gipuzkoar honek.

2006- 04- 21

LAZKAOKO FESTAK

Filed under: EKITALDIAK

 

    Gaur arratsaldeko zazpietan ohiko txupinazoarekin emango da hasiera Lazkaoko San Prudentzio jaiei. Ondoren buruhandiak aterako dira Antzar Gazteak txarangaren laguntzaz.

    Ekitaldi anitz antolatu dituzte Lazkaotarrek asteburu honetan eta hurrengoan, ostegunetik aurrera, inor asper ez dadin. Horien artean gaur bi pilota partidu jolastuko dira:

    Captain-Nemo, Nazka eta Lobo Elektrikok joko dute iluntzean.

 

    Bihar mozorro eguna da eta eguna bukatzeko Konbo taldeak eta Drindotsek joko dute, tabernariek antolatua.

    Eguraldia oso ona ez izan arren, urteroko giro apartak ez du huts egingo Lazkaon.

 

 

2006- 04- 13

GAZTE TOPAGUNEA ETXARRIN

Filed under: EKITALDIAK

Gazte askok hartu dute astebuera hau Etxarrira joateko, izan ere, bertan sekulako jaia izango baita. Joan den urtean Itsasondon izan ostean aurten Etxarrik hartu du gazte topagunea antolatzeko lekukoa. Euskal gazteek parranda on bat egiteko aukera itzela dute beraz ostiralean hasi eta astelehena bitartean. Aukera hau ez galtzea gomendatzen dizuet!!!!

2006- 03- 24

IPARRA-HEGOA

Filed under: EKITALDIAK

Aste honen hasieratik ari dira ekitaldi desberdinak gauzatzen Seguran, Iparra-Hegoa elkartearen eskutik. Zenbait hitzaldi izan dira eta aipatzekoa ere, atzo ospatutako bertso poteoa, Amets Arzallus eta Unai Iturriagarekin. Giro ederra da nagusi egun hauetan Seguran.

Gaur Ziburuko eta Donaixtiko haurrak etorri dira. Herrian zehar itzulia egin dute, herriko zenbait txoko erakutsiz. Segura irratian esatari moduan aritzeko aukera ere izan dute. Ekintza guzti hauek taldetan banatuta eta txandatuz eginten dira, antolatzaileei lana errazte aldera. Horrela, Segurako herri eskolako umeek eta Iparraldekoek elkar ezagutzeko aukera dute.

Bihar goizean mendi irteera izango da eta arratxaldean, herri kirolak eta talo eta ardo dastaketa. Gauean Iparraldeko Iñazki taldearen dantzaldia izango da.

Iganderako ere ekitaldi ugari prestatu dria. Hauen artean, sukaldaritza lehiaketa eta herri bazkaria. Azkenik, aurtengo ekitaldiei bukaera emateko Muxiko dantzak izango dira.

2006- 03- 14

Filed under: EKITALDIAK

Aste bukaera honetan Hernanin sekulako festa egiteko aukera dago. Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak “Sagarrondotik jaialdia” antolatu du. Festa hau Martxoaren 17 eta 18rako prestatuta dago hainbat musika talderen presentziaz. Azken unean talde batzuk huts egin duten arren, antolatzaileak azkar ibili dira beste talde batzuen kontrataziorako. Besteak beste, honako hauek dira ostiralean eta larunbatean entzungai izango direnak:

            Martxoaren 17an:

                        THC

                        SORKUN

                        CHAMBAO

                        LOQUILLO Y TROGLODITAS

                        PAL KELI

            Martxoaren 18an:

                        MORODO & RANKING SOLDIERS

                        BERRI TXARRAK

                        CELTAS CORTOS

                        HAMLET

                        BETAGARRI

Esan, sarrerak aldez aurretik ohiko lekuetan 21€ ren truke eskura ditzakezuela eta bertan erosiz gero 24€ tan. Jakin, bi egunetan joateko asmoa duzuenak, bonoak 36€ ko balioaren truke izango direla salgai.

Igandean, bestalde, Urnieta sagardoaren erresuma bilakatu nahi dute. Artisau eta kale animazioak ere izango dira sagardoaren egun honetan.

Berebiziko giroa egoten da herrien artean antolatzen dituzten desafioetan.  Usurbil, Astigarraga, Hernani eta Urnieta udalerrien artean izanen da herri kiroletako borroka. Amarruak tarteko nork bere herria defendatuz garaipenaren bila irtengo dira.

2006- 02- 17

KALDEREROAK TOLOSA ETA ORDIZIAN

Filed under: EKITALDIAK

Ordizian kaldereroak ospatzen dira. Jende asko bilduko da kaleetan barrena bere zartagiak hartuta, herriko bandaren musikapean.

Tolosan, bestalde, inauteri atariko astebukaera honetan Ordizian bezala kalderero jantzi eta kalera irteteko joera dute.

Beraz, giro ona ziurtatuta dago bi gune hauetan larunbat gauean.

2006- 01- 16

GAZTE EGUNA URRETXU ETA ZUMARRAGAN

Filed under: EKITALDIAK

Lehen biziko aldiz ospatuko da “Gazte eguna” Urretxun eta Zumarragan. Larunbatean izango den jaialdi honetan, kontzertuak, eztabaida eta bazkaria izango dira, besteak beste. «Kontuan harturik kolore guztietako gazteak daudela, ilusioz hartzen dugu egun hau. Bakoitzari bere tartea emanez eta bakoitzaren lana ezagutzera emateko. Herriko gazte guzti-guztiei inongo lotsa eta aurreiritzi gabe parte hartzeko deia egiten diegu» jakinarazi dute antolatzaileek. Kontzertuak Fox, Ekaitza, Osaba tabernetan eta gaztelekuan izango dira.

2006- 01- 10

ASTE BUKAERA HONETARAKO KONTZERTUAK

Filed under: EKITALDIAK

Bihar, urtarrilak 11, Gasteizko azkenan Anariren ahotsa entzuteko abagune zoragarria duzue.

Bestela, ostiralean, hilak 13, Zaldibian SORKUN izango dugu herriko antzokian.

Eskoriotzako kiroldegian, Benito Lertxundi izango da.

LAZKAON VII. ASTOTXO EGUNA OSPATU ZEN IGANDEAN

Filed under: EKITALDIAK

Jende ugari bildu zen urtero Lazkaon egiten den astotxo egunean. Guztira 122 asto zeuden ikusteko baina horietatik 94 lehiatu ziren. Goizean goizetik alaitu zuten giroa txistulariek. Askoren esatenetan urtetik urtera geroz eta kalitate hobeko astoak eramaten dituzte.Hamaikak aldera hasi zen jendea inguratzen.

Handik aurrera, «jende uholdea» etorri zen, eta antolatzaileen arabera, hamabiak aldean izan zen jenderik gehien. Orduan hasi zen Gipuzkoako VII. Asto lehiaketa. Maila bakoitzean bosna asto aukeratu zituen epaimahaiak. Hauekin paseoa egin zuten jendaurrean, trikiti eta txalaparta doinuek lagunduta. Behin irabazleen izenak jakin eta garaileen zintzarriak banatutakoan, herriko dantzari batek agurra eskaini zion asto irabazleari.

Goiz osoan zehar giro ederra egon zen herriko kaleetan, haurrentzako gurdiak eta trikitilariak ere han ibili baitziren.

Behin lehiaketa bukatutakoan, ikuskizunaren txanda izan zen. Lazkao Txiki plazaren ingurua Ekialde Hurbila bailitzan egokitu eta 150 bat herritarrek Bibliaren arabera Jose eta Mariak euren haurra babesteko egindako ihesaldia irudikatu zuten, Egiptorako Ihesa antzezlanean.

2006- 01- 7

BERTSOAK MAJORIN

Filed under: EKITALDIAK

Bertso ikuskizun paregabea izan zen atzo Ordiziako kiroldegian. BEC-eko zortzi finalistak bildu ziren: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Igor Elortza. Jendez gainezka zegoen eta Saroi Jauregik esandako gaiez abestu zuten, erretzearen legea eta komunerako bideak, besteak beste. Abagune polita izan zen zortzikoa kantuan ikusteko eta nabari zen giro onean.
























<<(-)Ondorengo mezuak>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here