2006- 04- 24

SU TA GAR TALDE HANDIA LAZKAON

Filed under: JAIAK !!!

Igandea koadrila egunez hasiko da Lazkaon. Herriko gazteek beteko dituzte kaleak umorez eta giro ona bermaturik egongo da. Gau aldean, hala nola, Su ta gar taldearen emanaldia egongo da ikusgai plazan. Jende asko joango denaren itxaropenaz daude antolatzaileak. 1987an sortutako talde euskalduna da hau eta Asier, Aitor, Xabier eta Borxak osatzen dute. Dagoeneko 10 diska kaleratu dituzte eta beste hainbeste kaleratzeko prest daude gazte hauek. Aurrez aipatutako 10 diska hauei esker euskal musikaren gailurrean daude kontzertuak emanez. Joaten diren leku guztietan betetzen dute plaza. 

 

2006- 04- 21

LAZKAOKO FESTAK

Filed under: EKITALDIAK

 

    Gaur arratsaldeko zazpietan ohiko txupinazoarekin emango da hasiera Lazkaoko San Prudentzio jaiei. Ondoren buruhandiak aterako dira Antzar Gazteak txarangaren laguntzaz.

    Ekitaldi anitz antolatu dituzte Lazkaotarrek asteburu honetan eta hurrengoan, ostegunetik aurrera, inor asper ez dadin. Horien artean gaur bi pilota partidu jolastuko dira:

    Captain-Nemo, Nazka eta Lobo Elektrikok joko dute iluntzean.

 

    Bihar mozorro eguna da eta eguna bukatzeko Konbo taldeak eta Drindotsek joko dute, tabernariek antolatua.

    Eguraldia oso ona ez izan arren, urteroko giro apartak ez du huts egingo Lazkaon.

 

 

2006- 04- 13

GAZTE TOPAGUNEA ETXARRIN

Filed under: EKITALDIAK

Gazte askok hartu dute astebuera hau Etxarrira joateko, izan ere, bertan sekulako jaia izango baita. Joan den urtean Itsasondon izan ostean aurten Etxarrik hartu du gazte topagunea antolatzeko lekukoa. Euskal gazteek parranda on bat egiteko aukera itzela dute beraz ostiralean hasi eta astelehena bitartean. Aukera hau ez galtzea gomendatzen dizuet!!!!

2006- 04- 3

ORDIZIAKO GAZTETXEAREN XX.URTEMUGA

Filed under: KONTZERTUAK

Aste bukaera honetan parranda itzela egon da Ordizian gaztetxearen 20.urteurrena dela eta. Esate baterako, datorren larunbatean, gaztetxean bertan, KAOTIKO musika talde ezagunaren emanaldia izango da. Aste osoan zehar ekintza anitz egongo dira.emoticon

 






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here