IPARRA-HEGOA
Aste honen hasieratik ari dira ekitaldi desberdinak gauzatzen Seguran, Iparra-Hegoa elkartearen eskutik. Zenbait hitzaldi izan dira eta aipatzekoa ere, atzo ospatutako bertso poteoa, Amets Arzallus eta Unai Iturriagarekin. Giro ederra da nagusi egun hauetan Seguran.
Gaur Ziburuko eta Donaixtiko haurrak etorri dira. Herrian zehar itzulia egin dute, herriko zenbait txoko erakutsiz. Segura irratian esatari moduan aritzeko aukera ere izan dute. Ekintza guzti hauek taldetan banatuta eta txandatuz eginten dira, antolatzaileei lana errazte aldera. Horrela, Segurako herri eskolako umeek eta Iparraldekoek elkar ezagutzeko aukera dute.
Bihar goizean mendi irteera izango da eta arratxaldean, herri kirolak eta talo eta ardo dastaketa. Gauean Iparraldeko IƱazki taldearen dantzaldia izango da.
Iganderako ere ekitaldi ugari prestatu dria. Hauen artean, sukaldaritza lehiaketa eta herri bazkaria. Azkenik, aurtengo ekitaldiei bukaera emateko Muxiko dantzak izango dira.

Iepa gaztek!!!!

ni Seguran eon nintzen eta kriston juerga eon zan, a z zmbientea!!
Baino enterau naiz zuek ordizin eon zinetela juergan…
Baino bueno, pagina aurrea doa eta geroz eta txukunagoa hari zerate jartze. Ala ere, aholku bezala, nire ustez falta zaizkizuen zenbait puntu adieraziko dizkizuet ondorengo lerroetan:
argazki gehiago, moda,
jokoak,txisteak,bromak,
bideoak,asmakizunak,telebista,prentsa arroxa…
Besterik gabe, laister berriro idazteko asmoan agurtzen naiz.
Member of
Koadrila Verano
Comment by jun da bueltau — 2006- 03- 27 @ 11:15