2006- 03- 14

Filed under: EKITALDIAK

Aste bukaera honetan Hernanin sekulako festa egiteko aukera dago. Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak “Sagarrondotik jaialdia” antolatu du. Festa hau Martxoaren 17 eta 18rako prestatuta dago hainbat musika talderen presentziaz. Azken unean talde batzuk huts egin duten arren, antolatzaileak azkar ibili dira beste talde batzuen kontrataziorako. Besteak beste, honako hauek dira ostiralean eta larunbatean entzungai izango direnak:

            Martxoaren 17an:

                        THC

                        SORKUN

                        CHAMBAO

                        LOQUILLO Y TROGLODITAS

                        PAL KELI

            Martxoaren 18an:

                        MORODO & RANKING SOLDIERS

                        BERRI TXARRAK

                        CELTAS CORTOS

                        HAMLET

                        BETAGARRI

Esan, sarrerak aldez aurretik ohiko lekuetan 21€ ren truke eskura ditzakezuela eta bertan erosiz gero 24€ tan. Jakin, bi egunetan joateko asmoa duzuenak, bonoak 36€ ko balioaren truke izango direla salgai.

Igandean, bestalde, Urnieta sagardoaren erresuma bilakatu nahi dute. Artisau eta kale animazioak ere izango dira sagardoaren egun honetan.

Berebiziko giroa egoten da herrien artean antolatzen dituzten desafioetan.  Usurbil, Astigarraga, Hernani eta Urnieta udalerrien artean izanen da herri kiroletako borroka. Amarruak tarteko nork bere herria defendatuz garaipenaren bila irtengo dira.

Erantzunik ez »

The URI hona bidali trackback erreferentziak: http://jundaetorri.blogsome.com/2006/03/14/27/trackback/

Erantzunik ez horaindik.

RSS mezu honen erantzunak.

Utzi zure erantzuna

Idatzi zure izena eta E-posta, baina E-posta ez da publikatuko. <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


(Derrigorrezkoa)


(Derrigorrezkoa)




:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here