2006- 03- 24

IPARRA-HEGOA

Filed under: EKITALDIAK

Aste honen hasieratik ari dira ekitaldi desberdinak gauzatzen Seguran, Iparra-Hegoa elkartearen eskutik. Zenbait hitzaldi izan dira eta aipatzekoa ere, atzo ospatutako bertso poteoa, Amets Arzallus eta Unai Iturriagarekin. Giro ederra da nagusi egun hauetan Seguran.

Gaur Ziburuko eta Donaixtiko haurrak etorri dira. Herrian zehar itzulia egin dute, herriko zenbait txoko erakutsiz. Segura irratian esatari moduan aritzeko aukera ere izan dute. Ekintza guzti hauek taldetan banatuta eta txandatuz eginten dira, antolatzaileei lana errazte aldera. Horrela, Segurako herri eskolako umeek eta Iparraldekoek elkar ezagutzeko aukera dute.

Bihar goizean mendi irteera izango da eta arratxaldean, herri kirolak eta talo eta ardo dastaketa. Gauean Iparraldeko IƱazki taldearen dantzaldia izango da.

Iganderako ere ekitaldi ugari prestatu dria. Hauen artean, sukaldaritza lehiaketa eta herri bazkaria. Azkenik, aurtengo ekitaldiei bukaera emateko Muxiko dantzak izango dira.

2006- 03- 14

Filed under: EKITALDIAK

Aste bukaera honetan Hernanin sekulako festa egiteko aukera dago. Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak “Sagarrondotik jaialdia” antolatu du. Festa hau Martxoaren 17 eta 18rako prestatuta dago hainbat musika talderen presentziaz. Azken unean talde batzuk huts egin duten arren, antolatzaileak azkar ibili dira beste talde batzuen kontrataziorako. Besteak beste, honako hauek dira ostiralean eta larunbatean entzungai izango direnak:

            Martxoaren 17an:

                        THC

                        SORKUN

                        CHAMBAO

                        LOQUILLO Y TROGLODITAS

                        PAL KELI

            Martxoaren 18an:

                        MORODO & RANKING SOLDIERS

                        BERRI TXARRAK

                        CELTAS CORTOS

                        HAMLET

                        BETAGARRI

Esan, sarrerak aldez aurretik ohiko lekuetan 21€ ren truke eskura ditzakezuela eta bertan erosiz gero 24€ tan. Jakin, bi egunetan joateko asmoa duzuenak, bonoak 36€ ko balioaren truke izango direla salgai.

Igandean, bestalde, Urnieta sagardoaren erresuma bilakatu nahi dute. Artisau eta kale animazioak ere izango dira sagardoaren egun honetan.

Berebiziko giroa egoten da herrien artean antolatzen dituzten desafioetan.  Usurbil, Astigarraga, Hernani eta Urnieta udalerrien artean izanen da herri kiroletako borroka. Amarruak tarteko nork bere herria defendatuz garaipenaren bila irtengo dira.






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here