IDIAZALBALGO FESTAK !!!!!
Asteburu honetan, Idiazabalen hainbat ekintza egongo dira jaien aitzakian. Esaterako, ostiralean, otsailak 3, gaueko 23:30etan helduen tanborrada izango da eguneko ekintzarik garrantzitsuena bezala.
Hurrengo egunean, eguerdiko 12:00etan, aurtengo bertsolari txapelduna Andoni EgaƱa eta Sebastian Lizaso izango dira herriko plazan. Ezin utzi aipatu gabe igandean 10:30etan Ordiziako Bandaren Kalejira izango dela. Tarte bat duten guztiei gerturatzeko gomendatuko nieke ez baitzaie damutuko !!!!!

Ez ginen Izalgo festetan izan, baina, ziurrenik jaietako onena Ordiziako banda izango zen eta batez ere, bertako kide batzuk jotzen duten patxadaz eta egiten dituzten playback-ekin jajaja Ea non ospatzen diren hurrengo jaiak!!!
Comment by eli — 2006- 02- 14 @ 15:35
Egia esan goierri inguruko festa guztiek dute beraien xarma berezia eta Izal ez da guttiago, noski. Negu partean ospatzen diren festa hauexek duten xarmetariko bat bertan topa genezakeen freskura da…..brrrrrr ! A ze hotza !!
baina etxean nahiz eta epelean egon ezin bertan geratu !! hau da marka ! Hemen aipaturikoa gauza jakina da festarik festa dabilen horrentzat, zuretzat txikit@ !
Merezi duela pentsatzen ariko zara… NOSKI
Besterik gabe agur bat ta hurrengo jai girorarte, karnabalak agian…. Tolosan ikusiko dugu elkar orduan,
aio pelaio !!!!
Comment by Arkaitz — 2006- 02- 25 @ 15:43
Noski Ordiziko musika bandak eman zuen kontzertua izan zela jaietako onena !!! Igandean izan zen, bertan izan nintzen entzutera joana ta txapo !! Zorionak !! segi horrela !!
naiara
Comment by naiara — 2006- 02- 25 @ 15:51