2006- 02- 19

SKALARIAK MUSIKA TALDE HANDIA

Filed under: MUSIKA TALDEAK


Skalariak 1994. urte bukaeran jaio zen, batez ere Juantxo eta Peio Skalari anaiek ska musikarengatik zuten afizioari esker. Ska musikak 40 urte izaki, beren modura interpretatzeko eta denborarekin estilo propio eta konfundiezina lortu dute. Gainera berriro ere Skalariak-ek ekintza praktikoekin egiten du aldarri eta horren adibide, sortu duten benetazko irratia. Irrati librea, 24 orduak etengabe ari dena eta mundu guztirako emititzen duena . www.radioghetto.com helbidean entzun ahal izanen duzu. Talde honen argazkiak ikusgarriak dira, joaten diren kontzertu guztietan ateratzen baitituzte.

2006- 02- 17

KALDEREROAK TOLOSA ETA ORDIZIAN

Filed under: EKITALDIAK

Ordizian kaldereroak ospatzen dira. Jende asko bilduko da kaleetan barrena bere zartagiak hartuta, herriko bandaren musikapean.

Tolosan, bestalde, inauteri atariko astebukaera honetan Ordizian bezala kalderero jantzi eta kalera irteteko joera dute.

Beraz, giro ona ziurtatuta dago bi gune hauetan larunbat gauean.

2006- 02- 3

PEIO RAMIREZ ORDIZIAN

Filed under: KONTZERTUAK

Ostiralean Ordiziako herri antzokian Peio Ramirez herritarra izango da ikusgai bere abesti berriekin. Bere disko beriarekin datorkigu gogo biziz eta dena emateko prest. Jendeari gustatuko zaion itsaropenez izango da gaur oholtza gainean.

2006- 02- 2

IDIAZALBALGO FESTAK !!!!!

Filed under: JAIAK !!!

Asteburu honetan, Idiazabalen hainbat ekintza egongo dira jaien aitzakian. Esaterako, ostiralean, otsailak 3, gaueko 23:30etan helduen tanborrada izango da eguneko ekintzarik garrantzitsuena bezala.
Hurrengo egunean, eguerdiko 12:00etan, aurtengo bertsolari txapelduna Andoni EgaƱa eta Sebastian Lizaso izango dira herriko plazan. Ezin utzi aipatu gabe igandean 10:30etan Ordiziako Bandaren Kalejira izango dela. Tarte bat duten guztiei gerturatzeko gomendatuko nieke ez baitzaie damutuko !!!!!






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here