2006- 01- 30

San Juan Bosko

Filed under: JAIAK !!!

San Juan Bosko edo askoren ustez, San Juan Mozkor, ostiralean ospatu zen Ordizian. Goierri inguruko gazte dexente bildu zen. Egun honetan, klaseko bazkaria egiteko aprobetxatzen dute gazte hauek. Arratsaldeko parranda izaten da, eta gauerako jada kaleak hustutzen joaten dira jendearen nekearen poderioz. Azkenerako mozkor ugari zen kaleetan gora eta behera. 18:00etan gaztetxean DESKRIADOS taldea izan zen eta oso kontzertu ona izan zela ezin ukatu.

6 Erantzunak »

The URI hona bidali trackback erreferentziak: http://jundaetorri.blogsome.com/2006/01/30/san-juan-bosko/trackback/

  1. Izugarrizko jaia izan zen San Mozkor eguna, arrazoi guztia duzue horretan!! :grin: Gu euskara batua praktikatzen aritu ginen Maiterekin algara mordoa eginez!!! Ea noiz egiten diogun elkarrizketa ari jarraipen bat, ez legoki gaizki ezta :wink: ? Ega gainditzeko beharrezkoa dugu bat-batean marratxoz idazten dela errepasatzea. Ea bada noiz errepikatzen dugun horrelako egun bat!!

    Comment by eli — 2006- 01- 30 @ 15:50

  2. Bai horixe neuk ere berdina pentsatzen dut!!!!
    Gogoratzen ez bazarete ere errepikatzekotan geratu ginen…. hori horrela izanda, nik uste, EGA ko azterketa baino lehen izan beharko litzatekeela. Bestela arauak errepasatzeak ez bailuke horrenbesteko graziarik.(Horrek ez du esan nahi EGA pasa ondoren gogoratu behar ez direnik :wink: ). Azterketak amaitu ondoren egiteko geratu ginen eta nik hasi ez diren arren noiz bukatuko nago. Horretarako lana gogotik egin beharko dugu dena lehenbizikoan gainditzeko :!: Beno, besterik gabe, agur.

    Comment by Alaitz — 2006- 01- 30 @ 21:10

  3. Epa neskak!ba nik ez non euskara batuik praktikau baino bai parranda dotore bat zuekin batea bota. :lol: ez dakit nola moldatzen gean baino juntatzen gean bakoitzen eraki pasatzen deu!!!!olakok sarrigo ein beharra dauzkeu, aber azterketak bukautakon (inhauteritan) errepikatzen deun!!! :razz: eta bestela Zegamako gaztetxeko inagurazion o olakon baten beharko do izan. :wink: benga majisimas ondo segi eta aupa zuek:

    Comment by sorgintxo — 2006- 02- 6 @ 19:50

  4. Bai, ezin ukatu ondo pasa ez genuenik. Dena dela errepikatze horrena oso ideia ona iruditzen zait. Izan ere, gero luzaroan gogoratzen baitugu eginiko parranda eta berriz festan egongo bagina bezala izaten da. Izugarrizko algarak egiten baititugu hurrengo egunetan komentarioak egiten. Beno ba, inauterietan elkar ikusiko dugulakoan, aio. Norbaitek izen ematen badu gurekin etortzeko…!!!??? :wink:

    Comment by Alaitz — 2006- 02- 7 @ 19:56

  5. Nirekin behintzat konta dezakezue, badakizue ez dizuedala hutsik egingo!!! :wink: ni denerako prest. Baina hori bai, ega gaindituz gero (edo ez) afariren bat edo antolatu beharko ezta?? Ikusten den bezela aitzakia handien beharrik ez dugu parranda apur bat egiteko jeje beti ere argazki kamara eskura dugula e Alaitz!! Eta ea noiz joaten naizen Zegamako gaztetxe famatu hori ikustera :grin:

    Comment by eli — 2006- 02- 13 @ 18:33

  6. ondo pasa zue? espero det baietz eta ola segi urte askotan.

    Comment by sara — 2006- 02- 16 @ 19:57

RSS mezu honen erantzunak.

Utzi zure erantzuna

Idatzi zure izena eta E-posta, baina E-posta ez da publikatuko. <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


(Derrigorrezkoa)


(Derrigorrezkoa)




:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here