2006- 01- 10

ASTE BUKAERA HONETARAKO KONTZERTUAK

Filed under: EKITALDIAK

Bihar, urtarrilak 11, Gasteizko azkenan Anariren ahotsa entzuteko abagune zoragarria duzue.

Bestela, ostiralean, hilak 13, Zaldibian SORKUN izango dugu herriko antzokian.

Eskoriotzako kiroldegian, Benito Lertxundi izango da.

LAZKAON VII. ASTOTXO EGUNA OSPATU ZEN IGANDEAN

Filed under: EKITALDIAK

Jende ugari bildu zen urtero Lazkaon egiten den astotxo egunean. Guztira 122 asto zeuden ikusteko baina horietatik 94 lehiatu ziren. Goizean goizetik alaitu zuten giroa txistulariek. Askoren esatenetan urtetik urtera geroz eta kalitate hobeko astoak eramaten dituzte.Hamaikak aldera hasi zen jendea inguratzen.

Handik aurrera, «jende uholdea» etorri zen, eta antolatzaileen arabera, hamabiak aldean izan zen jenderik gehien. Orduan hasi zen Gipuzkoako VII. Asto lehiaketa. Maila bakoitzean bosna asto aukeratu zituen epaimahaiak. Hauekin paseoa egin zuten jendaurrean, trikiti eta txalaparta doinuek lagunduta. Behin irabazleen izenak jakin eta garaileen zintzarriak banatutakoan, herriko dantzari batek agurra eskaini zion asto irabazleari.

Goiz osoan zehar giro ederra egon zen herriko kaleetan, haurrentzako gurdiak eta trikitilariak ere han ibili baitziren.

Behin lehiaketa bukatutakoan, ikuskizunaren txanda izan zen. Lazkao Txiki plazaren ingurua Ekialde Hurbila bailitzan egokitu eta 150 bat herritarrek Bibliaren arabera Jose eta Mariak euren haurra babesteko egindako ihesaldia irudikatu zuten, Egiptorako Ihesa antzezlanean.






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here