BERTSOAK MAJORIN
Bertso ikuskizun paregabea izan zen atzo Ordiziako kiroldegian. BEC-eko zortzi finalistak bildu ziren: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni EgaƱa, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Igor Elortza. Jendez gainezka zegoen eta Saroi Jauregik esandako gaiez abestu zuten, erretzearen legea eta komunerako bideak, besteak beste. Abagune polita izan zen zortzikoa kantuan ikusteko eta nabari zen giro onean.

