2006- 01- 30

San Juan Bosko

Filed under: JAIAK !!!

San Juan Bosko edo askoren ustez, San Juan Mozkor, ostiralean ospatu zen Ordizian. Goierri inguruko gazte dexente bildu zen. Egun honetan, klaseko bazkaria egiteko aprobetxatzen dute gazte hauek. Arratsaldeko parranda izaten da, eta gauerako jada kaleak hustutzen joaten dira jendearen nekearen poderioz. Azkenerako mozkor ugari zen kaleetan gora eta behera. 18:00etan gaztetxean DESKRIADOS taldea izan zen eta oso kontzertu ona izan zela ezin ukatu.

2006- 01- 16

GAZTE EGUNA URRETXU ETA ZUMARRAGAN

Filed under: EKITALDIAK

Lehen biziko aldiz ospatuko da “Gazte eguna” Urretxun eta Zumarragan. Larunbatean izango den jaialdi honetan, kontzertuak, eztabaida eta bazkaria izango dira, besteak beste. «Kontuan harturik kolore guztietako gazteak daudela, ilusioz hartzen dugu egun hau. Bakoitzari bere tartea emanez eta bakoitzaren lana ezagutzera emateko. Herriko gazte guzti-guztiei inongo lotsa eta aurreiritzi gabe parte hartzeko deia egiten diegu» jakinarazi dute antolatzaileek. Kontzertuak Fox, Ekaitza, Osaba tabernetan eta gaztelekuan izango dira.

2006- 01- 10

ASTE BUKAERA HONETARAKO KONTZERTUAK

Filed under: EKITALDIAK

Bihar, urtarrilak 11, Gasteizko azkenan Anariren ahotsa entzuteko abagune zoragarria duzue.

Bestela, ostiralean, hilak 13, Zaldibian SORKUN izango dugu herriko antzokian.

Eskoriotzako kiroldegian, Benito Lertxundi izango da.

LAZKAON VII. ASTOTXO EGUNA OSPATU ZEN IGANDEAN

Filed under: EKITALDIAK

Jende ugari bildu zen urtero Lazkaon egiten den astotxo egunean. Guztira 122 asto zeuden ikusteko baina horietatik 94 lehiatu ziren. Goizean goizetik alaitu zuten giroa txistulariek. Askoren esatenetan urtetik urtera geroz eta kalitate hobeko astoak eramaten dituzte.Hamaikak aldera hasi zen jendea inguratzen.

Handik aurrera, «jende uholdea» etorri zen, eta antolatzaileen arabera, hamabiak aldean izan zen jenderik gehien. Orduan hasi zen Gipuzkoako VII. Asto lehiaketa. Maila bakoitzean bosna asto aukeratu zituen epaimahaiak. Hauekin paseoa egin zuten jendaurrean, trikiti eta txalaparta doinuek lagunduta. Behin irabazleen izenak jakin eta garaileen zintzarriak banatutakoan, herriko dantzari batek agurra eskaini zion asto irabazleari.

Goiz osoan zehar giro ederra egon zen herriko kaleetan, haurrentzako gurdiak eta trikitilariak ere han ibili baitziren.

Behin lehiaketa bukatutakoan, ikuskizunaren txanda izan zen. Lazkao Txiki plazaren ingurua Ekialde Hurbila bailitzan egokitu eta 150 bat herritarrek Bibliaren arabera Jose eta Mariak euren haurra babesteko egindako ihesaldia irudikatu zuten, Egiptorako Ihesa antzezlanean.

2006- 01- 7

BERTSOAK MAJORIN

Filed under: EKITALDIAK

Bertso ikuskizun paregabea izan zen atzo Ordiziako kiroldegian. BEC-eko zortzi finalistak bildu ziren: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Igor Elortza. Jendez gainezka zegoen eta Saroi Jauregik esandako gaiez abestu zuten, erretzearen legea eta komunerako bideak, besteak beste. Abagune polita izan zen zortzikoa kantuan ikusteko eta nabari zen giro onean.
























<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here