2005- 12- 28

EGUBERRI AZOKA ORDIZIAN

Filed under: EKITALDIAK

Eguberriko azoka berezia izan da gaur Ordizian. Eguraldiak lagundu ez duen arren, elurrarekin batera jende ugari inguratu da. Asteazken oroko azokaz gain, animaliak, bitxiak eta elikagai ezberdinen postuak ikusi ahal izan ditugu. Gainera, trikitilariak eta dultzaineroak ibili dira kalez kale jendea animatzen. Giro eder eta hotzarekin eman diogu bukaera aurtengo azokei.

URTE ZAHARREAN DENOK ORDIZIARA !!!!!!!

Filed under: EKITALDIAK

Jende asko da gabonak familiarekin pasatzen dituenak eta horretarako bere herritik irteten direnak. Goierri inguruan geratzen direnentzako zita ezin hobea dute Ordizian urte zahar egunean juerga handi bat botatzeko. Egun honetan ezin dutenentzat urte berriko urtarrilaren 5ean izango dute beste aukera bat. Urtea ongi bukatu eta hobeto hasteko ez dago juerga on bat botatzea bezalakorik. Beraz, denok gonbidatuta zaudete. Eman iezaiozu ukitu ahaztezin bat 2005eko gabonei. GERTURATZEN ZARETEN GUZTIOI ONDO ONDO PASA DEZAZUELA !!!!!!!!!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here