AURTZAKA DANTZA TALDEA BEASAINEN
Aurtzaka dantza talde beasaindarraren aktuazioa izango da larunbat arratsalde honetan beasaingo plazan. Dantza euskaldunak dantzatzen dituen taldea da. Sortu zenetik 25 urte egin berriak ditu eta joaten den edozein bazter betetzen ditu jendez. Normalean aukera gutxi izaten dira euskal dantzak ikuteko eta honako hau aukera paregabea da.

Oker ez banabil, asteburu honetan gure bizilagunek odolkiaren eguna ospatzen dute ere. Aukera paregabea odolki mutur batzuk jan eta ondoren Aurtzakaren dantza saioa ikusteko. Bertan ikusiko gara, orduan!
Comment by jolaus — 2005- 11- 4 @ 17:33