2005- 11- 23

SAN ANDRES JAIAK ORMAIZTEGIN

Filed under: JAIAK !!!

Joan den astean jaiei hasiera eman ondoren aste honetarako programa honako hau da :

- Azaroak 24, osteguna:

  • 16:00etan: Toka, bote eta igel txapelketa jubilatuen elkartean.

- Azaroak 25, ostirala: HAUR MOZORRO EGUNA:

  • 16:00etan: Puntu txapelketa jubilatuen elkartean.
  • 16:30ean: Topk euskaraokearekin mozorroturiko haurren desfilea herriko plazan.
  • 18:00etan: Suzirien jaurtiketa 2005.urteko jaiei hasiera emanez.
  • Ondoren: Buru handiak.
  • 23:00etan: Rock kontzertuak:
    * ADICTIVA

-Azaroak 26, larunbata: LAGUN TALDEEN EGUNA:

  • 16:00etan: Mus txapelketa, 8 erregetara, eta sari banaketa.
  • 12:00etan: Haurren danborrada herriko kaleetan zehar.
  • 17:30ean: Teatro Mimo taldearen eskutik ” Koloreen marratxoa” ikuskizuna.
  • 18:00etan: Ormaiztegi-Hondarribi eskubaloi partidua.
  • 20:30 Eskuzko pilota partidak.
  • 23:00etan: Gaubela taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 0:00etan: Txerri harrapaketa.

-Azaroak 27, igandea: JUBILATUEN EGUNA:

  • 11:00etatik-14:00etara:

* Ormaiztegiko XIX. odolki lehiaketa, herriko plazan.
* VIII. odolki osagaien azoka eta lehiketa.
* Euskal Herriko produktuen azoka eta erakusketa.
* Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten plateren VI. sukaldaritza lehiaketa.

  • 13:30ean: Odolki lehiketaren sari banaketa, herriko plazan.
  • 17:30ean: Poxpolo, Mokolo eta konpainiaren “Zirkua” ikuskizuna.
  • 18:45ean: Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa.

Aurtengo ORMAIZTEGIKO jaietan badago zer ikusi eta non gozatu. Beraz, hotzaren aitzakiak alde batera utzi eta gerturatu gaitezen ondo pasatzera.

2005- 11- 4

BEASAINGO GAZTETXEAN KONTZERTUAK

Filed under: KONTZERTUAK

Askotan izaten dira kontzertuak beasaingo gaztetxea. Larunbat honetan, esaterako, SORKUN, NEUBAT ETA POTEMKIN taldeak izango dira zuzenean entzungai. Gerturatuz gero musika ona eta giroa ziurtaturik izango dituzue. Beraz, animatu !!!!

2005- 11- 3

AURTZAKA DANTZA TALDEA BEASAINEN

Filed under: EKITALDIAK

Aurtzaka dantza talde beasaindarraren aktuazioa izango da larunbat arratsalde honetan beasaingo plazan. Dantza euskaldunak dantzatzen dituen taldea da. Sortu zenetik 25 urte egin berriak ditu eta joaten den edozein bazter betetzen ditu jendez. Normalean aukera gutxi izaten dira euskal dantzak ikuteko eta honako hau aukera paregabea da.






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here