MOTOCROSS INTERNAZIONALA DONOSTIAN

Joan den larunbatean motocross leihaketa ospatu zen Illunbe zezen plazan. Arrakasta handia izan zuen 10.000 eserlekuak bete baitziren.
Zortzi parte-hartzailek neurtu zituzten indarrak, beraien salto ikusgarriak eginez. Horretarako, lau malda ipini zituzten, lehenengo bietan 25m luzeran eta 10 alturan saltatzekoak eta hirugarrena, berriz, 14m luzeran eta 12m alturan. Giro ederra zabalduta egon zen gau guztian zehar, parte-hartzaileek aukeratutako musikaren laguntzaz. Ezin da ukatu motorzaleek ikusleengandik jaso zuten babesa.
Lehiaketa hiru errondatan oinarritzen zen, lehenengo bietan zortzi partaideek motorrarekin egiten dakiten guztia erakutsi eta gero, hiru ziren finalera iritsitakoak: Mike Mason, Robbie Maddison eta Ronnie Renner. Momentu horretaraino ikusitakoa liluragarria bazen, ze esanik ez finalean zain zegoena. Garbi zegoen hirurak zihoazela garaipenaren bila. Baina batek irabazi behar eta hiru hauetatik gailendu zena Robbi Maddison australiarra izan zen.

iepa!! oso ondo dau motona baƱo bideo gehio jarri
ez daula ezta bat
benga aio
ta ola segi lanen jo ta fuego
jejej
Comment by Felisa — 2005- 11- 25 @ 12:21