2005- 09- 29

SAN MIGEL eta SANTA FEak Goierriko bailaran

Filed under: JAIAK !!!

Goierrin asko dira San Migel eta Santa Feak ospatzen dituzten herriak. Hala nola, Zaldibi, Lazkao, Altzaga eta Gaintza.

Lazkaon Irailaren 23an hasi zuten jai giroa areto futboleko finalarekin. Bestalde, bizpahiru egunez atseden hartuta, indarrean daude Irailaren 29tik Urriaren 1era antolatu dituzten ekintzei aurre egiteko. Ostiralean, esaterako, arratsaldeko 19:00etan XIII. Sagardo dastaketa izango da. Sagardoak kalterik ez egiteko talo batzuk banatuko dituzte eta Koldo Iparragirre trikitilaria giroa alaitzen saiatuko da.

Zaldibian ostera, Urriaren 5etik 9ra bitartean dago bertako Santa Fe jaiez gozatzeko aukera. Ekitaldi ugari daude baina egun bat nabarmentzekotan larunbateko mozorro gaua aipatu behar. Jende dexente joango delakoan daude antolatzaileak eta mozorroturik joateko gomendioa egiten dute. Beraz, ANIMATU eta mozorrotu!!!!!!

Altzagan ere, herri txikia izanagatik, pozez daude San Migel jaiak ospatzeko. Izan ere badute xarma berezi bat bertako jaiek. Ostegunean ume jolasak eta beste hainbat ekitaldiren testigu izan zen Altzagako herria. Urriko lehenengo asteburuan, larunbatean zein igandean, festa giro bikaina egongo da gerturatzea pentsatzen duten guztientzat. Aizkolariak gustatzen zaizkionari paregabeko zita du igandean arratsaldeko 18:00etan Altzagan: Olasagasti-Larretxea eta Azurmendi-Nazabal izango baitira aurrez aurre indarrak neurtzen.

Gaintza da goierrin San Migelak ospatzen dituen beste herri bat. Bertan ostegunetik igandera egongo da jai giroa. Ekitaldi guztien artean larunbat gaueko idi proba aipatu behar.

Ea gure web-logaren izena bezala joan etorrian herri guztietako jaiak bixitatzeko aukera duzuen…

FESTAK JAI GIRO EDERREAN PASA DITZAZUELA !!!!!!!!

Ez legoke gaizki argazkian bezain beste jende biltzea goierriko herri xume hauetan.

6 Erantzunak »

The URI hona bidali trackback erreferentziak: http://jundaetorri.blogsome.com/2005/09/29/san-migel-eta-santa-feak-goierriko-bailaran/trackback/

  1. epa eta zorionak paginarengatik asko balio izan dit jakiteko festen inguruan

    Comment by gonzalillo — 2005- 10- 10 @ 20:38

  2. Aupoa artistak:

    Nik, dagoeneko, jaietarako gogoak galduta ditudan arren, eskertzekoa da gisa honetako informazioa blog batean agertzea. Nik, beti ekarpenak propsatuz, beste atal bat erantsiko nioke blog honi: Ordiziako eta Goierriko ekitaldi kulturalen informazioa emango lukeena. Bertan, kontzertuak, jaialdiak, antzerki emanaldiak, zinea… sartuko nituzke eta horien inguruko balorazioa, kritika…

    Ez dakit, gustukoa baduzue nire proposamena, eskertuko nizueke. Ez ahaztu horrelako informazioa lortzea ia ezinezkoa dela beste guneetan. ANIMO ETA EUTSI GOIARI!!!

    Comment by Magic — 2005- 10- 11 @ 20:45

  3. Epa! Ze muz festatan? Eskerrak orri hau eraiki dezuenik bestela ez nuke ze festa dauden jakingo. Ea horrela jarraitzen duzuen.
    Aio!!!

    Comment by xakelari — 2005- 10- 13 @ 15:40

  4. Kaixo JUNDAETORRIko jarraitzaile horri !!

    ADI !! Asteburu honetarako plan itzela …

    Gogoan izango duzu asteburu honetan (urriaren 16ean) NAFARROA OINEZ ospatzen dela, ezta? Altsasun izango da zita eta 15 minuturo trena izango duzu bertara gerturatu nahi izanez gero. Eguraldi ona iragarri dute iganderako, beraz, plan ezin hobea honako hauxe lagun edo famili giroan pasatzeko !

    Ez ahaztu…

    JAN, EDAN ETA ERRE TENTUZ, BAINA BETIERE NORTASUNA MANTENDUZ !

    …eta…

    EGIN TXOT, BAINA EZ PLOST !

    Aipatu behar orrialde hauxe oso txukun geratzen ari zaizuela, bai horixe! Zorionak !! Beste bat arte !

    Aupa Goierri eta inguruetako festak !

    Comment by JUNDAko jarraitzaile bat — 2005- 10- 14 @ 9:44

  5. kaixo!! Asko gustatu zait zuen pajina hau, baina ez zaizue iruditzen jai gehiago ere egon direla geroztik? Zaldibiko festak adibidez. Eta asteburu honetan ere, kenzazpi taldea dugu tolosan. Beraz ez legoke gaizki jaien inguruan informazio gehiago ipintzea! Jendeak gustura irakurriko du eta!
    Hala ba, ANIMO!!

    Comment by Mari — 2005- 10- 14 @ 21:12

  6. Epa epa epa!!!
    Zmz zabiltzate ba?? joe ni earki ba baƱo ormaiztegin astebukaera ontan juerga daula jartzea aztu zaizu e!! ene ene…hoi azteare…a z fundamentue neska!!ejejej lasai ni naula hemen akordarazteko!!jejejej!!
    Ale eongo gea laister e!!
    mxx asko maittia!!

    Comment by uxu — 2005- 10- 19 @ 16:42

RSS mezu honen erantzunak.

Utzi zure erantzuna

Idatzi zure izena eta E-posta, baina E-posta ez da publikatuko. <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


(Derrigorrezkoa)


(Derrigorrezkoa)




:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:






















<<(-)>>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here