SAN MIGEL eta SANTA FEak Goierriko bailaran
Goierrin asko dira San Migel eta Santa Feak ospatzen dituzten herriak. Hala nola, Zaldibi, Lazkao, Altzaga eta Gaintza.
Lazkaon Irailaren 23an hasi zuten jai giroa areto futboleko finalarekin. Bestalde, bizpahiru egunez atseden hartuta, indarrean daude Irailaren 29tik Urriaren 1era antolatu dituzten ekintzei aurre egiteko. Ostiralean, esaterako, arratsaldeko 19:00etan XIII. Sagardo dastaketa izango da. Sagardoak kalterik ez egiteko talo batzuk banatuko dituzte eta Koldo Iparragirre trikitilaria giroa alaitzen saiatuko da.
Zaldibian ostera, Urriaren 5etik 9ra bitartean dago bertako Santa Fe jaiez gozatzeko aukera. Ekitaldi ugari daude baina egun bat nabarmentzekotan larunbateko mozorro gaua aipatu behar. Jende dexente joango delakoan daude antolatzaileak eta mozorroturik joateko gomendioa egiten dute. Beraz, ANIMATU eta mozorrotu!!!!!!
Altzagan ere, herri txikia izanagatik, pozez daude San Migel jaiak ospatzeko. Izan ere badute xarma berezi bat bertako jaiek. Ostegunean ume jolasak eta beste hainbat ekitaldiren testigu izan zen Altzagako herria. Urriko lehenengo asteburuan, larunbatean zein igandean, festa giro bikaina egongo da gerturatzea pentsatzen duten guztientzat. Aizkolariak gustatzen zaizkionari paregabeko zita du igandean arratsaldeko 18:00etan Altzagan: Olasagasti-Larretxea eta Azurmendi-Nazabal izango baitira aurrez aurre indarrak neurtzen.
Gaintza da goierrin San Migelak ospatzen dituen beste herri bat. Bertan ostegunetik igandera egongo da jai giroa. Ekitaldi guztien artean larunbat gaueko idi proba aipatu behar.
Ea gure web-logaren izena bezala joan etorrian herri guztietako jaiak bixitatzeko aukera duzuen…
FESTAK JAI GIRO EDERREAN PASA DITZAZUELA !!!!!!!!
Ez legoke gaizki argazkian bezain beste jende biltzea goierriko herri xume hauetan.


